2019ko egutegiak ditu salgai Zumaiako Distira elkarteak

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 19a

Argazki elkarteko kideek emandako irudiekin osatutako 2019. urteko egutegiak prestatu ditu Distira elkarteak. Egutegi hauek salgai daude jada Zumaiako turismo bulegoan.

Distiraren egutegiak.(Baleike.eus) Hiru tamaina desberdinetan atera dituzte: mahai-egutegia, tamaina ertaineko hormakoa eta tamaina handiko hormako egutegia. Elebidunak dira eta kalitate handiko argazkiekin osatuta daude. "Ilusio handia jarri dugu proiektu honetan eta zumaiarren eta bisitarien gustukoa izatea espero dugu", diote elkartetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide