Goikoetxeak Hondarribiko Grand Slama irabazi du Aldazabalekin

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 18a

Emaitza honi esker, orain arte jokatutako hiru Grand Slamak irabazi ditu aurrelari zumaiarrak.

(Argazkia: Jai Alai News) Hondarribiko Jostaldi frontoia leporaino bete zen final handi hau ikusteko. 1.100 ikusle izan ziren atzokoan pilotalekuko harmailetan. Partidaren hasieran akats txiki batzuk egin zituzten Goikoetxeak eta Aldazabalek, eta atzo gorriz jokatu zuten Olharan eta Irastorza bost tantoko aldearekin jarri ziren aurretik (10-5). Goikoetxeak, baina motorrari beste martxa bat sartu zion. Lehenbizi 13na berdindu zuten, eta baita azken bi tantoak irabazi ere (13-15). Beraiena zen lehen seta. Bigarren setak historia gutxi izan zuen. Hasieratik bizpahiru tantuko aldearekin jarri ziren Goikoetxea eta Aldazabal eta amaieran 6-15 emaitzarekin irabazi zuten seta eta, ondorioz, txapelketa. Uda honetan Goikoetxeak irabazten duen hirugarren Grand Slama da. Hossegorrekin Portetekin irabazi zuen, Gernikan Lekerikarekin eta orain Hondarribian Aldazabalekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide