Istripua goizeko 09:46an gertatu zen N-631 errepidean, Iraeta parean. Auto batek, lekukoen arabera Audi beltz batek, Zumaiako bi txirrindulari kolpatu zituen. Bi txirrindulari hauek ilaran zihoazen eta autoak atzetik zihoan Alkorta jo ondoren, biak erori ziren lurrera. Laguntza eskaini beharrean, auto gidariak ihes egin zuen.
Bertaratu ziren larrialdi zerbitzuek Donostiako ospitalera eraman zituzten bi txirrindulariak. Min handiena Alkortak hartu zuen, gerri aldean. Zorionez, egun berean itzuli ziren biak etxera.
Istriputik ihes egin zuen auto gidaria Zarauzko Ertzainetxera aurkeztu zen atzo arratsaldean bertan. Deklarazioa hartu ondoren, libre utzi zuten. Ertzaintzatik adierazi dutenez, atestatua egiten ari dira une honetan. "Txosten hori epaileari igorriko diote eta hark erabakiko du zer neurri hartu behar diren".