Zuntz optikoa Zumaiako Estazioko eta Korta industrialdeetara heldu da

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abu. 16a, 16:26

Maiatzaren 14an Estaziokora eraman zuten eta uztailaren amaieran Joxe Mari Korta industrialdera heldu da.

Estazioko industrialdea (Baleike.eus)

Zumaiako Udalaren esanetan, Internet zerbitzu horren helburu nagusia da “bertako enpresen lana zein ekoizpena hobetu, indartu eta zabaltzen laguntzea, eskainitako zerbitzuak lehiakorragoak eta egungo egoera eta beharretara egokituak izan daitezen”.

Euskaltel enpresa da zuntz optikoa hedatzearen arduraduna eta jakinarazi duenez, Joxe Mari Korta eta Estazioko poligonoaz haratago, dagoeneko lanean dabiltza beste industrialdeetara ere zabaltzeko 2018a amaitu aurretik. Xeyra, Larrara eta Txikierdira, hain zuzen ere.

Udalak eskerrak eman dizkio Foru Aldundiari eta bereziki Spri taldeari, Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentziari, proiektua aurrera eramateko “diru-laguntzak eskaini eta zuntz optikoaren hedapen lanetan zuzenean eta aktiboki parte hartu izanagatik”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide