Malen Solozabal zumaiarra (Baleike.eus).
Emakumezkoen futbolari bultzada eman nahian, Realak lehen mailako taldearen filiala sortu du. Etorkizuneko jokalarien teknifikazioarekin jarraitzeko ardura izango du talde honek. Xabier Illarretak eta Aintzane Encinasek gidatuko dute, Ander Ruiz atezainen entrenatzaile eta Iker Dominguez prestatzaile fisikoarekin batera. Klub donostiarrak atzo eman zuen taldea osatuko duten futbolarien zerrenda, eta tartean daude Malen Solozabal zumaiarra, Ane Campos getariarra, Mirari Uria, Haizea Uranga eta Elene Viles azpeitiarrak, eta Jone Larrañaga azkoitiarra.