Zumaiako Mugimendu Feministaren aldeko bigarren eskuko azoka egingo da asteburuan

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 16a

Asteburu honetan, ostiralean hasi eta igandera bitartean, bigarren eskuko azoka egingo da Alondegiko Oxford aretoan. Arropak eta jostailuak egongo dira salgai, eta jasotzen den dirua Zumaiako Mugimendu Feministari bideratuko zaio. Ostiralean, larunbatean eta igandean honako ordutegia izango du azokak: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide