Auto batek bi txirrindulari kolpatu eta ihes egin du gaur Iraetan, Zumaiara bidean. Goiz partean gertatu da ezbeharra, eta zauritutako bi txirrindulariak zumaiarrak dira. Biak Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina dagoeneko etxean da horietako bat.
Lekukoek azaldu dutenez, Audi markako auto beltz batek kolpatu ditu, eta istripuaren unean atzerako ispilu bat hautsi zaio. Gertaeraren lekuko izan diren lagunei Ertzaintzarekin harremanetan jartzea eskatu diote.