Nikolas Illarramendi bigarren Paseo Berriko igeriketa proban

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 15a

Nikolas Illarramendi. Aurreko asteburuan Zumaian gertatutakoa errepikatu da gaur Donostiako Paseo Berriko igeriketa zeharkaldian: Jon Mujika bergararra izan da garaile, eta haren atzetik, bost segundora sailkatu da bigarren postuan Nikolas Illarramendi zarauztarra. Bestalde, Master 2 emakumezkoetan Nerea Murua zarauztarrak irabazi du, eta Orioko bizialagun Adriana Campoy bigarren izan da;  Master1 gizonezkoetan, berriz, Mikel Mangas zumaiarra nagusitu da; beterano 1 gizonezkoetan, Jose Agustin Esteban bigarrena izan da; eta Ramon Ugartek ere bigarren postua lortu du beterano 2 gizonezkoetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide