Zarauzko 'Enbata'-k gertu izan du Plentziako bandera

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 15a

Getaria hirugarren sailkatu da, eta Zumaia zazpigarren; zumaiarrak play-off postuetatik aldendu dira sailkapen orokorrean

Zarauzko trainerua, joan den astean, Astilleron. (Argazkia: Encar Bolado García ) Zarauzko trainerua indartsu bukatzen ari da KAE 1 liga. Joan den asteburuan hirugarren postuan sailkatu bazen, gaur bigarren bukatu du Plentziako uretan, eta, gainera, bandera lortzekotan ere izan da. Bigarren txandan lehiatu da, eta sekulako estropada osatuz, 21:04.03ko denbora ona lortu du. Ohorezko txandan lehiatu den Astillerok irabazi du gaurkoan, 21:01.59koarekin, baina azken luzera arte ezin izan dute nagusitu kantabriarrek. Getariako Esperantza ontziak hirugarren bukatu du, 21:07.41koarekin, Ohorezko txandan, bigarren postuan helmugaratuta. Zumaiak ere estropada txukuna jokatu du gaurkoan, eta zazpigarren bukatu du, 21:26.92koarekin, hirugarren txandan nagsuitu ondoren. Sailkapen orokorrari dagokionez, Getaria da laugarrena, 109 punturekin; Zarautz bosgarrena, 96 punturekin; eta Zumaia play-off postuetatik atera da, bderatzigarren postuan kokatuz, 53punturekin. Larunbat honetan, Zarautzen jokatuko dute jardunaldia.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide