Indarkerian murgilduta dagoen herrialde batean girotzen du Zambranok pelikula hau eta ihes egiten duen haur baten historia kontatzen du. Intemperie zuzendari andaluziarraren laugarren pelikula da. 1999an egin zen ezagun Solas arrakastatsuarekin. Berlingo zinemaldian ikusleen saria jaso zuen eta baita bost Goya sari ere. Ordutik beste bi film luze zuzendu ditu: Habana blues (2005) eta La voz dormida (2011).
Kandido Urangak, berriz, zinean eta antzerkian lan egiten jarraitzen du. Asier Altunaren Amamarekin (2015) kritika on ugari jaso zituen. Ordutik ez da geratu eta film luze eta film labur ugari egin ditu. Horien artean Kalebegiak, Bi txirula, Errementari eta Bajo la piel del lobo daude. Daniel Calparsororen azken lanean ere, El silencio de la ciudad blancan ere, arituko da zumaiarra.