Hondar eskulturak Zumaiako Torreberrin

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 14a

Hondar eskulturen tailerra. (Baleike.eus) Goizean izan diren euri zaparradek behartuta, Santiago hondartzan egin behar zen hondar eskulturen tailerra Torreberriko aterpean egin da azkenean. Dortokak, krokodiloak, igelak edota izurdeak egiteko aukera izan dute tailerrean parte hartu duten haurrek, eta baita beraien gurasoek ere.
Tailer honen bigarren saioa abuztuaren 28an egingo da Santiago hondartzan, 11:00-14:00 ordutegian. Ez dago izenik eman beharrik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide