Arrain txikiak eta arrantzale gazteak Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 14a

Abuztuaren 5ean jokatu zen Anade ehiza eta arrantza elkarteak antolatutako Arrain txiki lehiaketa. Hau eta Kabra eta dontzeilen arrantza lehiaketa dira elkarte honak azken lau hamarkadatatik hona urtero antolatuako ekitaldiak.

Adinaren arabera bi mailatan banatu ziren parte-hartzaileak. A mailan (7 eta 11 urte bitartekoak) irabazlea Zurriola elkarteko Amets Arrillaga izan zen, 798 punturekin. Bigarren Hugo Solana izan zen (782 puntu) eta hirugarren Iker Rojas (511 puntu). B mailan (12-15 urte), irabazlea Zurriolako Ander Mosquero izan zen, 1.636 punturekin. Bigarren Eluira Kostirko sailkatu zen (548 puntu) eta hirugarren Aimar Aginaga (512 puntu). Arrain txikienaren saria Anadeko Naroa Corralesek jaso zuen gramo bateko mustoagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide