Eneko Carretero boulderreko munduko azpitxapeldun jubenil mailan

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 13a

Balentria galanta egin du Eneko Carretero gazteak Moskun jokatutako jubenil mailako Boulderreko Munduko txapelketan. Zumaiar gaztea munduko azpitxapelduna da atzo jokatutako finalean bigarren amaitu ondoren.

(Essiw Fowke) Sekulako maila erakutsi zuten finalean parte hartu zuten eskalatzaileek. Sei kirolari atera ziren dominaren bila, eta azkenean Sam Avezou frantziarra eta Eneko Carretero geratu ziren urrezko domina lortzeko borrokan. Gutxigatik bada ere, frantziarrak irabazi zuen urrezko domina eta Enekok zilarrezkoa. Poza ezin eutsirik zegoen zumaiarra. Sare sozialen bidez partekatutako mezu batean bere bizitzako une politenetako baten aurrean zegoela adierazi du, eta eskerrak luzatu dizkie urte hauetan bultzada eskaini dioten guztiei

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide