Lehen setean Egiguren eta Irastorza joan ziren aurretik, bereziki Irastorzak lehen zatian erakutsitako jokoari esker (1-3, 4-7, 7-9, 8-10 eta 9-13). Larunbatean urdinez jokatu zutenek, baina, ezin izan zuten partida errematatu, eta Goikoetxea eta Unai Lekerikabeaskoa gernikar gaztea partidan sartzen hasi ziren. Eta baita 14na berdindu ere. Azken tantuan pilota zail bat hartzeko eta ondoren tantua egiteko gai izan zen zumaiarra. Hala, 15-14 emaitzarekin irabazi zuten lehen seta gorriek.
Partida erabaki zuen tantua izan zen hura. Bigarren setean agintzen jarri ziren Goikoetxea eta Lekerika. Egigurenek eta Irastorzak 5-4ra arte eutsi zioten, baina gorriek lauzpabost tantuko aldea zabaldu zuten eta hor amaitu zen partida (15-6).
Lehen partidan Olharan eta Hernandez izan ziren irabazleak Barandika eta Lopezen aurrean: 15-10, 12-15 eta 3-5.