Azoka, bertso saioa eta bazkaria; Zumaiako Euskal Jai egunean

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 10a

Giro ederrean ospatzen ari dira Euskal Jai eguna. Goizean goiz baserriko produktuen postuak jarri dituzte, eta Hala Gera taldearen dultzaina doinuak eta Bilboko albokariak aritu dira kalez kale. Maialen Lujanbioren eta Aitor Sarriegiren balkoitik balkoirako bertso saioa izan da eguerdian, kofradian eta udaletxean. Ohi bezala, Eusebio Gurrutxagan bazkaldu dute herritar ugarik, eta Joxe Mendizabalen euskal kantek girotu dute bazkalostea. Argazki guztiak ikusteko, jo Baleike.eus-era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide