Giro polita nagusitu da San Lorenteko festetan

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 10a

San Lorente auzoan jaiak ospatu dituzte gaur, San Lorentzo egunez. Zestoako eta Zumaiako udalek antolatuta. 11:00etan meza egin dute, bailarako hildakoen alde. 12:00etan, berriz, umeentzat Gorriti eta bere abereak izan dira auzoan, eta gozatu ederra hartu dute gaztetxoenek. Txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek. Eguraldi ederra egin du, eta giro polita nagusitu da auzoan. Hona hemen bertan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide