Eskualdeko hondartzetako ekaina-uztaileko datuak eman ditu Gurutze Gorriak

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 8a

Gurutze Gorria Zarauzko hondartzan. Gipuzkoako hondartzetan ekainean eta uztailean izandako gertakari eta erreskateen berri eman du Gurutze Gorriak. Guztira, 2.222 osasun laguntza eman eta 106 erreskate egin direla jakinarazi du, iaztik hona kopuruak jaitsi egin direla nabarmenduz. Zarautzen kasuan, 394 izan dira osasun laguntzak eta 53 erreskateak; Zumaiako Itzurunen  79 osasun laguntza eta 11 erreskate egin dituzte, eta Santion 48 osasun laguntza; Getariako Malkorben 185 osasun laguntza, eta Gaztetapen 16; eta Orion 133 osasun laguntza eta 11 erreskate. Bestaldea, Gipuzkoan 38 pertsonek erabili dituzte makulu anbifioak, eta mugikortasun murriztua eta ezintasunen bat dutenentzako 197 laguntza bainu eskaini dituzte. Datu horiek orokorrak dira, eta ez dute zehaztu herriz herri zenbat izan diren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide