Getaria hirugarren izan da Pasai Donibaneko bi estropadetan

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 6a

Zarautzek bosgarren eta seigarren postuak lortu ditu; eta Zumaiak hamargarren bukatu du bi egunetan

Getariako trainerua (Onintza Lete Arrieta) KAE1 ligako traineruek jardunaldi bikoitza jokatu zuten astenburuan, Pasai Donibaneko Igartza Bandera estropadan. Larunbatean erlojupekoa izan zen, eta hirugarren sailkatu zen Getaria, bosgarren  Zarautz, eta hamargarren Zumaia. Lekittarra izan zen garaile. Igandean, berriz, laukako estropadak jokatu zituzten hiru txandetan. Getariak eta Zumaiak aurre eguneko postu bera berretsi zute, baina Zarautz, aldiz, seigarren sailkatu zen. Astillero izan zen garaile atzokoan. KAE1 ligako sailkapen orokorrean laugarrena da Getaria, 99 punturekin; seigarrena Zarautz, bosgarren jarri den Pedreñarekin berdinduta, 75 punturekin; eta Zumaia bederatzigarren, 44 punturekin. Asteburu honetan jardunaldi bakarra izango dute: Astillero jokatuko da, 16:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide