Gernikako finalerako sailkatu dira Goikoetxea zesta puntalari zumaiarra eta Lekerika

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 5a

Finalaurrekoan 15-8 eta 15-10 irabazi diote Beaskoetxeak eta Ekhik osatutako bikoteari. Goikok eta Lekerikak Egiguren eta Irastorza izango dituzte aurkari finalean, larunbatean.

Lekerika eta Goikoetxea Gernikako pilotalekuan. (Argazkia: Jai Alai World Tour) Bezperan Hossegorren txapela irabazi eta atzo Gernikako Gran Slameko finalerako txartela lortu. Garaipenaren bidea ondo ikasia du aurten Goikoetxeak. Atzo Lekerikarekin osatu zuen bikotea, eta sendo aritu ziren biak Gernikako katedralean Beaskoetxea eta Ekhiren aurka. Partidari hobeto ekin zioten urdinek, baina laster jarri ziren Goiko eta Lekerika jokora eta partidaren kontrola hartu zuten. 15-8 eta 15-10, bi setetan irabazi zuten final handirako txartela. Bitxikeria moduan, Goikoetxeak kaskoan kamera txiki bat itsatsita zeramala jokatu zuen partida, irudiak pilotariaren ikuspuntutik grabatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide