Hondartzetako sorosleek greba mugagabea hasiko dute hilaren 14an

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 3a

Uztailaren 29tik 31ra antolatutako grebaren balorazioa egin zuten asteazkenean. Gurutze Gorriak proposamenik egin ez duela eta egingo dute greba mugagabea.

Uztailaren 29tik 31ra egindako lanuztearen ondoren, hilaren 14an greba mugagabea hasiko dutela iragarri dute hondartzetako sorosleek. Lan baldintzak hobetzeko hitzarmen bat nahi dute sorosleek, beren baldintzak igerilekuetako sorosleekin parekatzeko. Soldaten igoera eta ordutegi malguagoa eskatu dituzte, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak ezarritako %80ko gutxiengo zerbitzuak gogor kritikatu ditu ELAk. Sindikatuaren arabera, grebaren eragina zapuztu du neurriak. Gurutze Gorriarekin eta udalarekin bilerak izan dituzte egunotan Zarauzko sorosleek, eta oraingoz, lanuztearekin bat ez egitea erabaki dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide