Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berez, herenegun opera emanaldia izan zen aurtengo Musika Jaialdiko lehen ekitaldia, baina esan daiteke atzo Alondegiko Oxford aretoan egindako klarinete laukotearen kontzertuarekin hasi zela ofizialki udako kultur ekitaldi hau.
Azken urteotan bezala, Klarinete maratoiak antolatzen duen laukote lehiaketako irabazleak eman du hasierako kontzertu hau. Lez taldea Laukotea Malen Trenadok, Andone Martiarenak, Nahikari Martinek eta Oihan Espinak osatu dute eta estilo ugariko programa eskaini dute: Brahms edo Haydn, baina baita klezmer doinuak edota Nino Rotaren musika.
Jaialdiak bihar jarraituko du San Pedro Abesbatzak parrokian emango duen kontzertuarekin (20:30ean).