Zumaiako Viveros San Anton taldeko Kimetz Etxabek hirugarren egin du Azpeitiko saninazioetako txirrindularitza proban

Nerea Uranga 2018ko uzt. 29a, 19:16

Azpeitian kadeteen 38. Inazio Deuna txirrindularitza proba jokatu da. Irabazleak Aimar Erostarbe eta Maddi Arizmendi izan dira.

Azpeitiko saninazioetako kadeteen 38. Inazio Deuna txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur arratsaldean, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. 16:00 aldera izan du irteera probak Azpeitiko Perez Arregi plazatik. Irteten aurrenak neskak izan dira. Zortzi txirrindularik parte hartu dute, eta Maddi Arizmendi hernaniarra (Gipuzkoa-Goiberri taldea) izan da lasterketa bukatzen aurrena. Haren atzetik bigarren Kattalin Iriondo oiartzuarrak (Allerru) egin du, eta hirugarren Irantzu Solaguren urduliztarrak (Seguros Bilbao). Nesketan, Gipuzkoako Kadete Sariko azken proba jokatu da, eta honen irabazlea Kattalin Iriondo izan da. Mutilen proban 74 txirrindularik parte hartu dute. Kasu honetan, esprint gogor baten ondoren, helmugan aurrena, Aimar Erostarbe oƱatiarra (Ulma taldea) izan da. Bigarren postuan Unai Cueva oƱatiarrak (Ulma) bukatu du, eta hirugarren Zumaiako Viveros San Anton txirrindularitza taldeko Kimetz Etxabe debarrak egin du. [flickr_set id="72157699600467135"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide