Zumaiako Itzurunen sorosleen protestarekin bat egin dute hondartzara joandako herritarrek

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 29a

Lan baldintza duinak eskatuz, hiru greba egunen deialdiarekin bat egin dute Zumaiako sorosleek ere. Greban daudela eta gutxieneko zerbitzuak eskaintzen direla adieraziz bandera gorriak jarri dituzte Zumaiako Itzurun eta Santio hondartzetan. Eguerdian, berriz, Itzurun hondartzara joandako jendeak bat egin du sorosleen protestarekin eta elkartasun argazkia atera dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide