Zarauzko sorosleek lan baldintzak hobetzeko protesta egin dute gaur

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 29a

Gipuzkoako hondartzetako sorosleek hiru egunetan deitu dituzte mobilizazioak: gaur, bihar eta etzi

Zarauzko sorosleak protestan (zarauzkohitza.eus) Gaur, igandea, goizean hasi dute Zarauzko sorosleek hiru egunetako borrokaldia. Lan baldintza hobeak eskatzen dituzte hondartzetako langileek. Aldarrikapenez josita esnatu da Zarautz, eta 09:45ean egin dute lehenengo protesta zaratatsua malekoian. Iluntzerako beste deialdi bat egin dute, 20:30ean malekoiko Gurutze Gorriaren postuan. Bihar, uztailak 30, ordu eta leku berdinetan izango dira protestak.
Gipuzkoa osoko hondartzetako soroslek deitu dituzte mobilizazioak datozen hiru egunetarako: gaur, bihar eta etzi. Lan baldintzak hobeak eskatuz sorosleek abiatutako protestak eta borrokak indar handia hartu du azken asteotan, eta azpikontratatutako langileak izanik, Gurutze Gorria zein tokian tokiko udalak interpelatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide