Ibilbide luzea du jada Zarautzen sortutako
laukote honek. Zarauzko hardcore mugienduan sortutakoa, erabat aldatu du bere musika hasiera hartatik eta pop-rock, indie, house edota elektronikan aritu dira. Bere erritmo dantzagarriak ekarriko dituzte Koadrilla egunean Zumaiara.
Beste bost talde ere igoko dira Amaiako plazan jarriko den agertokira:
Vulk Bilboko post-punk taldea, rock malenkoniatsu eta iluna jotzen duen
Libe gasteiztarra, heavy-psikodelikoa jorratzen duen
Kabbalah emakumezkoen laukote nafarra, eta, Zumaiako ordezkari bezala,
Karter punk rock taldea.