Pasai San Pedron izango da KAE 1 ligako estropada

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 20a

Bigarren txandan arituko dira Getariako eta Zarauzko traineruak, Errenteriako hiria VI. Ikurrina lortzeko lehian

Zarauztarrak, lehian iazko denboraldian Larunbatean jokatuko dute KAE 1 ligako Errenteriako Hiria VI. Ikurrina Getariak, Zarauzko Enbatak eta Zumaiak, Pasai San Pedron. 16:00etan hasiko da lehia, eta Getariako eta Zarauzko traineruak bigarren txandan ariko dira arraunean, Pedreña, Deusto, Lekittarra eta Astillerorekin batera. Zumaia aurreneko txandan ariko da. Erlojuaren aurkako proba izango da larunbatekoa, eta guztira, hiru milia egin beharko dituzte arraunean, lau luzetan eta hiru ziabogatan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide