Salgai daude jada 'Sapere Aude Sinfonietta'-k Zumaian emango duen kontzerturako sarrerak

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 20a

Abuztuaren 5ean emango du kontzertua musikari profesionalez osatutako elkarguneak. Afagi Gipuzkoako alzheimerdunen elkartearen alde antolatu dute, elkarlanean.

Argazkia: Maria Maya Manterola. Salgai daude dagoeneko Sapere Aude Sinfonietta musikari profesionalez osatutako elkarguneak abuztuaren 5ean musika jaialdiaren barruan eskainiko duen kontzerturako sarrerak. 10 euroren truke eskura daitezke, Turismo Bulegoan. Behin kontzertuaren  gastuak estalita, Afagi Gipuzkoako alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartearen alde bilduko dute dirua. Afagi elkarteari donazioak egiteko aukera ere badagoela ekarri dute gogora, sapereaudesinfonietta.com/sas-en-lagunak estekan edo transferentzia bidez, kontu korronte hauetan: ES97 2095 5078 3091  1554 0513 (Kutxabank) edo ES37 3035 0037 4103 70050506 (Laboral Kutxa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide