Berritutako zazpi ontzi jendaurrean erakutsi ditu Zumaiako Beduola elkarteak

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 15a

Beduola elkarteak berreskuratutako zazpi ontzi atera ditu erriora, Karmen bezperarako prestatutako ekitaldian.

Argazkia: Baleike.eus Beduola ontzi tradizionalen elkarteak Karmen bezperarako antolatutako ekitaldiaren barruan, berreskuratutako ontzien erakustaldia egin du gaur Arranpla parean. Arratsalde osoan zehar karpa jarri dute, beren materiala saldu eta elkartearen inguruko informazioa herritarrei helarazteko. 17:00etan hasi dira berritutako ontziak heltzen, bakoitzaren ezaugarrien eta historiaren berri eman duten bitartean. Zazpi ontzi erakutsi dituzte errioan; besteak beste, 1949an Emilio Irigoienek Getarian eraikitako 'Ramuntxo' ontzia. 'Magallanes' ontzia ere atera dute, garai batean 4.000 pezta balio zuena eta Xurdok Beduolari oparitutakoa. Albistea osorik irakurtzeko eta argazkiak ikusteko, jo Baleike.eus atarira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide