Surfesta ospatu dute Itzurungo hondartzan

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 15a

Arratsaldean, surfean trebatzeko eta dantzatzeko aukera izan zuten herritarrek. Ondoren, antolatzaileek parrillan prestatutako jakiak dastatu zituzten afaritarako. Gauean Kaskezur eta Arrotzak igo ziren oholtza gainera, baina festak ezin izan zuen aurrera egin, ekaitzaren ondorioz.

Ziskek antolatuta, Surfesta ospatu zuten atzo Itzurungo hondartzan. Doako ikastaroak eskaini zituzten arratsaldean, eta surfean trebatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. 17:30etik aurrera, aldiz, dantzan pasa zuten arratsaldea surf dance emanaldiaren eskutik.
Antolatzaileek parrillan prestatutako jakiak egin zituzten afaritarako, eta sabelak bete ondoren, Arrotzak eta Kaskezur taldeak igo ziren oholtza gainera. Ekaitzaren ondorioz, ezin izan zuen festak aurrera egin, eta bertan behera geratu ziren Rural Zombies zestoarren eta Dj Saldaren emanaldiak. Argazki guztiak ikusteko, jo Baleike.eus atarira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide