Getaria bigarren izan da Pedreñan jokatutako estropadan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 15a

KAE1 ligako seigarren estropada jokatu zen atzo Kantabriako uretan. Bigarren postuan sailkatu zen Getaria, seigarrenean Zarautz, eta hamargarrenean Zumaia.

Atzo arratsaldean jokatu zen KAE1 ligako seigarren estropada, Pedreñan (Kantabria). Astillero izan zen guztietan bizkorrena, eta haren atzetik sailkatu zen Getaria, 7 segundu beranduago. Seigarren izan zen Zarautz, eta hamargarren Zumaia. Sailkapen orokorrean bigarren postuan da Getaria, seigarrenean Zarautz, eta zortzigarrenean Zumaia. Pasaian jokatuko dute hurrengo estropada, datorren igandean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide