Argirik gabe ere, Gure Zirkuak fantasia dantzan jarri du Zumaian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 13a

                              Sarrera guztiak agortuta, iritsi da Gure Zirkua Zumaiara. Atzo eskaini zuten lehenengo emanaldia herrian, eta publikoak gogo biziz "badator zirkua!" oihu eginda hasi zuten ia bi ordu iraungo zuen ikuskizuna. Izan ere, argi sorgailua bi aldiz hondatu zen emanaldian zehar, eta horrek etenaldiak eragin bazituen ere, ez zuen zapuztu ikuskizunaren magia; publikoak zein artistek animoz eutsi zioten emanaldiari. Artistek hasieratik utzi zituzten aho zabalik han bildutakoak. Flauta eta soxofoi doinuekin lagunduta, akrobatak aurreskua dantzatu zuenean, publikoak jakin zuen ez zela edonolako zirku ikuskizuna izango jarraian zetorrena: Euskal Herriko artisten plaza baita Gure Zirkua. Guztien artean, fantasia dantzan jarri zuten artistek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide