Goikoetxeak bi garaipenekin ekin dio Jai Alai World Tourrari

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 10a

Markinako partidako laukotea. (Jai alai world tour) Sasoi betean zegoela iragarri zuen Iñaki Osa Goikoetxea Goiko puntista z umaiarrak txapelketaren atarian, eta garbi geratu da lehen bi partidak ikusita. Bai Hossegorren eta bai Markinan, Goiko jaun eta jabe izan da kantxan, berak dominatu du jokoa. Hossegorren finalaurrekoetarako urratsa egin du Ekhirekin; Curveur-Lekerika bikoteak lortu zuen ostiralean jokoan zegoen beste txartela, Beaskoetxeari eta Alliezi 15-9, 11-15 eta 3-5 irabazita. Hossegorretik Markinara, Goikok beste erakustaldi bat eskaini zuen uztailaren 6an, ikusleen gozamenerako. Karmengo egunean, uztailaren16an, jokatuko da Markinako finala, eta Beaskoetxea eta Irastorza izango dituzte aurkari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide