ARGAZKI BILDUMA: Giro polita nagusitu da Narrondoko festetan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 9a

Sankristobalak ari dira ospatzen Narrondon ostiral gauaz geroztik, jai giro ederrean. Asteburua joan da dagoeneko, baina oraindik San Kristobal Eguna gelditzen da ospatzeko. Bihar ospatuko dute egun hori, eta hona hemen biharko prestatu duten egitaraua: Bihar, asteartea 10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea. 11:00. Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa, karpan. 19:00. Demak jokatuko dira, Alaitz eta Garazi trikitilariek girotuta. Ondoren, sagardo dastatzea eta pintxoak, karparen azpian. Hona hemen Narrondoko festetan hartutako irudiak: (Argazkiak: Eli Alonso)  
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide