Lekittarra Zumaiako Banderarekin. (Baleike.eus)
Atzo arratsaldean KAE 1 Ligako Zumaiako Bandera estropada jokatu zen, eta Astillero, Deustu eta Getariari nagusitu zitzaion Lekittarra azken txanda borrokatuan. Getaria laugarren postuan sailkatu zen, Zarautz seigarrena izan zen, eta Zumaia zortzigarrena.
Denboraldiko bosgarren estropadan lortu du Lekittarrak lehen bandera. Aurreko estropadetan gertu ibili badira ere, gaur lortu baitute azkenik arraunak altxatzea.
Zumaiako Bandera 1. Lekittarra (20:32.03) 2. Astillero (20:35.90) 3. Deustu (20:41.09) 4. Getaria (20:42.45) 5. Pedreña (20:43.97) 6. Zarautz (20:46.73) 7. Arkote (20:55.89) 8. Zumaia(21:00.40) 9. San Juan (21:08.30) 10. Hibaika (21:10.22) 11. Lapurdi (21:24.36) 12. Portugalete (21:52.22)Estropadako kronika eta argazkiak Baleike.eus webgunean