Irudietan: Iheslarien eta deportatuen itzulera irudikatu dute, Orion

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2018ko uztailaren 7a

Ibaian behera jaitsiera egin dute iheslarien eta deportatuen itzulera irudikatzeko.

Bada garaia. Iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herria lelopean, ekimena egin dute gaur eguerdian Orion. Ekimenak aldarrikapena eta udako jai giroa uztartu ditu, eta iheslarien eta deportatuen itzulera irudikatzeko ibaian behera jaitsiera egin dute parte-hartzaileek. Horrela, eskualdeko herritarrek "iheslari, deportatu eta presorik gabeko Euskal Herria" aldarrikatu dute Orion. [flickr_set id="72157670914342078"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide