Argazkian, zutik daudenen lehen lerroan ezkerretik hasita hirugarrena da Agirre. (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Gipuzkoako Foru Aldundiak zortzi egileren lana hautatu eta saritu du Artista Berrien Programaren barruan, eta horietako bat da
Julen Agirre Egibar, Zumaian bizi den azpeitiarra. Diziplina plastikoak eta ikus-entzunezkoak lantzen dituzten 16 artista aurkeztu ziren aldundiak otsailean ireki zuen deialdira; horietatik zortzi hautatu dituzte, 3.900na euroko sariak emanda, eta atzo ireki zuten Donostiako Koldo Mitxelena kultur etxean beren lanekin osatutako erakusketa, Agirreren obrak tartean direla. Irailaren 8a arte egongo da zabalik.