IRUDIETAN: San Fermin txiki ospatu dute eskualdeko hainbat herritan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 6a

Gaur, San Fermin bezpera, txupinazoa ez da bakarrik Iruñean entzun. Urola Kosta eskualdeko hainbat herritako udalekuetako haurrek ere San Fermin txiki ospatu dute. Hemen, herriz herri ateratako argazkiak eta bideo batzuk: Zarautzen, udaleku irekitakoek aurten ez dute San Fermin txiki ospatuko; hala ere, Kalerki jaialdiaren barruan egingo dute zezen puzgarrien entzierroa, bihar. Aian eta Orion, berriz, astelehenean ospatuko dute San Fermin txiki. Ikusi egitarauak hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide