San Fermin txiki ospatu dute udaleku irekietako haurrek Zumaian eta Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 6a

https://youtu.be/yvrL7l3_sDw Iruñean sanferminak hasterako hasi dira ospakizunak gaur goizean Zumaian. Urtero bezala, udaleku irekietako haurrek San Fermin txiki ospatu dute, entzierroa korrituz. Alondegitik Eusebio Gurrutxagarainoko bidea egin dute txikienek; LHkoek, berriz, Puntanuetatik eskolara egin dute lasterka. Getarian, aldiz, Iruñeko txupinazoaren ordu berean hasi da San Fermin txikiko festa, 12:00etan. Erraldoiek udaletxeko balkoian pregoia irakurri, txupinazioa bota, eta hortik aurrera ur eske ibili dira umeak, festa giroan. Hona hemen, Zumaiako eta Getariako San Fermin txikiko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide