Irati Osa piraguista zumaiarra seigarren izan da Europako maratoi txapelketan

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 5a

Metkovicen (Kroazia) jokatu den piraguismo txapelketan 23 urtez azpikoen mailan aritu da Osa. Seigarren izan da, 01:52:34.60 denbora eginda.

Kroaziako Metkovic hirian jokatzen ari diren maratoi modalitateko Europako piraguismo txapelketaren barruan, gaur goizean junior eta 23 urtez azpikoen probak jokatu dira. Azken honetan aritu da Irati Osa piraguista zumaiarra. Goizeko 10:00etan izan du Iratik hitzordua. 22,6 kilometroko proba egin dute piraguistek Neretva ibaian prestatutako zirkuituan. Zumaiarra seigarren izan da 01:52:34.60 denborarekin. Podiumera bi hungariar eta bretainiar bat igo dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide