Bihartik aurrera San Kristobal jaietan murgilduko da Zestoa eta Zumaia arteko Narrondo auzoa, eta horren harira, mus txapelketa eta bertso afaria antolatu ditu auzoko Gure Ametsa elkarteak. Ezi jokatuko dute mus txapelketa elkartean bertan, 16:00etan hasita. Txapelak, bi urdaiazpiko eta bi txanpain botila irabaziko ditu lehen postuan sailkatzen den bikoteak, bi urdaiazpiko, bi ardo lote eskuratuko ditu bigarren postuan sailkatutakoak, eta bi ardo lote eramango dituzte etxera hirugarren eta laugarren postuan geratzen diren bikoteek.
Egun berean, bertso afaria izango dute elkartean bertan Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Afaritarako sarrerak salgai daude dagoeneko Narrondo tabernan eta Bittarte erretegian. Afaria txotxarekin izango da eta 25 euro balio ditu.