Jose Kareaga artisauaren erakusketa izango da Oxford aretoan ostegunetik aurrera

baleike.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 2a

Ostegunetik uztailaren 22ra bitartean izango dira ikusgai Jose Kareagaren (Eibar, 1930-2008) artelanak, Oxford aretoan.

Ostegunean irekiko dute Jose Kareaga grabatzaile, pintore, bitxigile eta damaskinatzaile eibartarraren lanen erakusketa, Oxford aretoan. 19:00etan inauguratuko dute esposizioa, eta uztailaren 22ra arte ezagutu ahal izango dute herritarrek Kareagaren lana. Astegunetan 18:30etik 20:30era arte irekiko ditu ateak Oxford aretoak, eta asteburutan, astegunetako ordutegiaz gain, 12:00etatik 14:00ak arte ere zabalduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide