(Arnaitz Rubio)
Ruben Arredondok zuzentzen duen Zumaia Cuban Boxing klubak antolatuta, boxeo jaialdia egin zuten larunbat gauean Zumaiako Lubaki kiroldegian. Bost borrokaldi egin ziren pista erdian jarritako ringean, eta horietatik bi Gipuzkoako txapelketak izan ziren. Arnaitz Rubiok argazki erreportajea egin du boxeo jaialdiarekin, eta
Baleike.eus atarian ikus daitezke irudi guztiak.