Falcons de Vilafrancaren giza dorreek Kataluniako kultura ekarri dute Zumaiara

Baleike.Eus 2018ko uztailaren 1a

(Argazkia: Baleike.eus) Kataluniako kultura ren adibidea izan dugu gaur eguerdian Zumaiako kaleetan. Falcons de Vilafranca taldeak bere giza dorreak altxatu ditu herriko erdialdean. Saregile plazatik abiatu dute kalejira eta Erribera kalean eta Beheko Plazan egin dituzte geldialdiak. Pixkanak joan dira dorreak altxatzen herritarren txalo artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide