Elena Irureta, atzo, udaletxeko balkoian. (Baleike)
Atzo arratsaldeko zortzietan egin zuen eztanda festak. Momentu horretan igo zuen Elena Irureta aktoreak San Pedro jaien bandera Zumaiako Udaletxeko balkoian. Herritar guztiei festak ongi pasatzeko deia egin zien.
"Oso eskertuta nago gaur jaso dudan omenaldiagatik. Uste dut ni baino pertsona egokiagoak badaudela herrian omenaldi hau jasotzeko, baina esker onekoa naiz, eta oso pozik hartu dut bandera igotzeko lana", esan zuen Elena Iruretak bandera igo berritan. "Beti sentitu izan dut herriaren eta herritarren babesa, eta hori asko eskertzen dut", jarraitu zuen.
Iruretak gogotsu altxatu zuen bandera udaletxeko balkoian. Bertan izan zituen, gainera, senide eta lagun batzuk. "Nire ondoan egon dira beti", gaineratu zuen.
Ikusi argazki gehiago
Baleike.eus atarian.