Iritsi dira sanpedroak

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 28a

Beizaman, Orion, Zumaian eta Andatza eta Elkano auzoetan ospatuko dituzte San Pedro jaiak

Gaur abiatuko dituzte San Pedro jaiak eskualdeko hainbat herri eta auzotan. Aiako Andatzako auzoko bizilagunak izango dira goiztiarrenak, gaur 09:30ean botako baitute festak hasteko txupinazoa. Beizaman, Orion eta Zumaian ospatuko dituzte sanpedroak, baita Aiako Andatzan eta Aia eta Zarauzko Elkanon ere. Zumaian, Elena Iruretak igoko du herriko bandera Zumaiako San Pedro danborradak urtero Zumaiaren alde lan egin edo Zumaiaren izena munduan zehar zabaltzen lagundu duten herritarrak omentzen ditu, eta aurten Elena Irureta aktore ezagunak izango du festei hasiera emateko ardura. Hain zuzen ere, danbor doinuak lagun, gaur osteguna, San Pedro bezpera, herriko bandera igoko du Iruretak Zumaiako udaletxeko balkoian, 20:00etan. Orion, Zaragueta eskolakoek botako dute txupinazoa Orion gaur, osteguna, iluntzean hasiko dituzte herriko festak, urtero elkarte edo norbanako batek bota ohi du jaietako txupinazoa. Aurten, Zaragueta Herri Eskolakoek izango dute ardura hori, Danbolin Musika Bandak, Harribil dantza taldeak eta Salatxo abesbatzak lagunduta. Izan ere, aurten 40 urte bete dira Zaragueta Herri Eskola euskara hutsean eskolak ematen hasi zela, eta urteurren borobila dela kontuan hartuta txupinazoa botatzeko proposamena jaso zuten Zaraguetako kideek. "Pozik hartu genuen gonbidapena. Urtean zehar hainbat ekimen antolatu dugu urteurrenaren inguruan, eta txupinazoa botatzea herri mailan Zaragueta Eskolak euskararen alde egindako lana aitortzeko modu polita izan zitekeela iruditu zaigu", azaldu du Ruth Etxeberria Zaraguetako Guraso Elkartekoak. Zaragueta Herri Eskolak azken 40 urtetan egindako ibilbidea irudikatzeko, 1973-2016 urteetan jaiotako ikasle eta ikasle ohiak igoko dira udaletxeko balkoira txupinazoa botatzera. "Pare bat parte hartzaileren baieztapena falta  zaigu, baina urte bakoitzeko ordezkari bana egotea espero dugu". Gaur, 20:00etan botako dute Orion txupinazoa eta sanpedroetako ekitaldiak hasiko dituzte. EGITARAUAK HERRIZ HERRI:
  • ANDATZA AUZOA- AIA Gaur, osteguna. - 09:30. Txupinazoa. - 10:00. Oilasko biltzea. - 21:30. Mutil Ardoko eta bi elkarteetako afaria, Aristerrazu tabernan. Bihar, ostirala. San Pedro eguna. - 11:00. Meza nagusia. - Gero, adinekoentzat salda. - 13:00. Auzoko gazteen arteko herri kirolak, trikitilariekin. - 14:00. Erretiratuen bazkaria. - 18:00. Pilota txapelketa. - Gero, bi talderen arteko erronka. - 22:30. Erromeria, Izer eta Alabierrekin. Ekainak 30, larunbata. - 12:00. Meza nagusia. - Ondoren, trikipoteoa. - 14:30. Triki-bazkaria Elizagoien ahizpekin. Bazkarirako txartelak eskuratzeko telefonoak: 660 16 69 77 (Idoia) edo 669 57 93 51 (Arkaitz). - 22:30. Bertso saioa, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Julio Sotorekin. Gai jartzailea Unai Manterola izango da. - Gero, DJ Pajarito. - Goizaldean, gaupaseroen argazkia. Uztailak 1, igandea. - 11:00. Puzgarriak. - 13:00. Moto-molto lasterketa. - 17:00. Herri kirolak eta auzoko trontzalariak: Ugaitz Mugartza eta Aitzol Atutxa trontzalariak, eta Imanol Illarramendi Kortaberri eta Gorka Etxeberria harri-jasotzaileak. - Gero, sagardo eta pintxo dastaketa, trikitilariek girotuta. - 22:30. Jon Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak. - 00:00. Jaiak bukatzeko traka. Uztailak 6, ostirala. - 22:00. Mus txapelketa. 21:30ean eman behar da izena. Uztailak 7, larunbata. - Oilasko biltzeko afaria.
  • BEIZAMA Bihar, ostirala. - 11:30. Festak hasteko suziria. - 12:00. Meza Nagusia. - 12:30. Ekaintxo pailazoa. - 14:00. Jubilatuen bazkaria. - 16:30. Ume jolasak eta merienda. - Arratsaldean, Imuntzo eta Beloki trikitilariak. - 19:00. Patata tortilla lehiaketa. Ekainak 30, larunbata. - 10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa, Garrintzan. - 16:30. Karta lehiaketako finalak. - 21:00. Herri afaria. - Gero, Laja eta Lutxurdio trikitilariak. - Gauerdian, helduen jolasak. Uztailak 1, igandea. - 11:00. Meza. - 11:00. Azoka. - Egunean zehar, Itzeder eta Txibilter trikitilariak. - 18:00. Aizkorako desafioa: Eneko Otaño eta Iker Vicente Xabier Orbegozo Arria V.aren eta Mikel Larrañagaren aurka. - 21:00. Gazte afaria. - Gero, festen amaierako traka.
  • ELKANO AUZOA- AIA/ZARAUTZ Gaur, osteguna. - 20:00. Festak hasteko suziria. - 20:00. Sardina-jana eta helduentzako jolasak. Bihar, ostirala. San Pedro eguna. - 08:00. Txupinazoa suziriekin eta kanpai hotsekin. - 11:30. Meza. - Gero, auzokoen arteko tortilla patata lehiaketa. Etxe bakoitzetik tortilla bat eraman daiteke elkartera meza aurretik. Epaimahaiak erabakia hartu ondoren, bertaratutakoen artean banatuko dira tortilla pintxoak. - Bitartean, Itzeder eta Asier trikitilariak. - Afaldu ondoren, Itzeder eta Asier trikitilariekin erromeria Ekainak 30, larunbata. - 11:00. Haur jolasak. - 21:30. Auzoko frontoian afaria. Txartelak aurrez erosita izan behar dira. - Ondoren, Kupela. Uztailak 1, igandea. - 11:30. Meza. - Gero, herri kirolak eta Izer eta Alabier trikitilariak. Pilotan: Iker Lertxundi-berri, Jokin Eizmendi, Hodei Kurpiztegi eta Xabier Arrite. Aizkoran: Landa eta Arrillaga. Harri-jasotzen: Jokin Eizmendi eta Aimara Galarraga. Trontzan: auzotarrak. - 18:00. Idi probak: Azkoitiko Urtia, Arroako Etxetxo eta Larraulgo Pedro Joxe. - Gero, Izer eta Alabier.
  • ORIO Gaur, osteguna. - 18:00. Kimuen traineru estropada, Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta. - 19:00. Orio Arraunketa Elkarteko traineruen aurkezpena herriko plazan. - 19:00. Pello eta Nikolasa erraldoien eta txistularien kalejira. - 20:00. Txupinazoa, herriko plazan. Orioko Zaragueta Herri Eskolakoek botako dute. - 23:00. Bide Batez, plazan. Bihar, ostirala. San Pedro eguna. - 11:00. Meza. Salatxo eta Parrokiko abesbatzek eta Danbolin Musika Eskolakoek parte hartuko dute. - 11:00. Paperezko lanen erakusketa Ostargi taldearen eskutik, plazan. - 11:30. Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak, pilotalekuan. - 13:00. Salatxo abesbatza eta La Jodedera, plazan. - 17:00. Trikitixa txapelketa, herriko plazan. - 17:00. Batel lehiaketa errioan Orioko Herri Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek antolatuta. - 19:30. Soka dantza, herriko plazan. - 19:30. Elektrotxufla elektrotxaranga, Bikamiotatik hasita. Eguraldi txarra eginez gero plazan izango da. - 23:00. Bidea taldearen kontzertua, plazan. Ekainak 30, larunbata. Euskal Jai Eguna. - 10:30. Emaztegaiaren gurdiaren prestaketa San Nikolas karkaratik plaza aldera. Gero, musikari eta dantzariak kalejiran. - 10:30-13:00. Erretiratuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan. - 11:30. Taloak, Esperientzi Eskolaren eskutik, plazan. - 13:00. Kale Nagusiaren hasieran, zimitorio azpian, Euskal Ezkontza. - 14:30. Euskal ezkontzako bazkaria plazan, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak girotuta. Eguraldi txarra egiten badu frontoian izango da. - 18:00. Elortza eta Larrañagarekin erromeria, plazan. - 18:00. Buruhandiak. - 23:00. Marlik musika taldea. - 00:00. Nogen musika taldea, plazan. Ondoren, The Manaty Toys DJa. Uztailak 1, igandea. - 09:00. Umeen eta helduen arteko 3x3 futbol txapelketa, egun osoan zehar, Mendibeltz futbol zelaian, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta. - 12:00. Michael Jacksoni omenaldia, Estudio WMren eskutik, herriko plazan. - 14:00. 70 urtetik gorakoen bazkaria, Galerna tabernan. - 17:00. Sanpedrotako haurren eskuzko pilota txapelketako finalak, emakume nagusien gomazko paleta partida, eta Sanpedrotako gizonezkoen gomazko paleta txapelketa herrikoiaren finala. - 17:15. Pello eta Nikolasa erraldoiak Kultur Etxetik aterako dira kalejiran txistulariekin batera. - 18:00. Potx eta Lotx pailazoak, herriko plazan.
  • ZUMAIA Gaur, osteguna. - 11:30. Berdintasunerantz klariona tailerra, Odietan. - 18:00. Txupinazoa, udaletxean. - Jarraian, erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako dultzaineroekin. - 18:30. Iraunkorrak txaranga. - 18:45. Sanpedroetako danborradaren irteera, Sagarbidetik. - 20:00. Udaletxean herriko bandera jasotzea. - 21:30. Danborradakoen afaria, Torreberrin. - 22:00. DJ Unai Goikolea, Kofradian. Bihar, ostirala. San Pedro eguna. - 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua. - 10:45. Alkate soinua. - 11:00. Prozesioa, eta ondoren meza. - 11:30. Dultzaineroen kalejira. - 13:00. Musika Bandaren kontzertua, Eusebio Gurrutxaga plazan. - 17:00-20:00. Haurrentzat jolasak eta tailerrak, Torreberrin eta Eusebio Gurrutxaga plazan. - 17:45. Herri mailako XX. esku pilota txapelketako finalak, Odietan. - 18:30. Ustekabe txaranga. - 19:00. Dultzaineroen kalejira. - 19:30. Profesionalen esku pilotako partidak, Aitzurin. - 23.00. Astondoa su etxearen eskutik su artifizialak. - Jarraian, Tolosako dultzaineroak. - Ondoren, Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia. Ekainak 30, larunbata. - 10:30. Sanpedrotako xistera txapelketako finalak, Aitzurin. - Trikitxas trikiti kalejira, Ondartxon hasita. - 12:30. Herri kirolak, Eusebio Gurrutxaga plazan. - 17:00. Tomaxen abenturak 10 urte antzezlana, Eusebio Gurrutxaga plazan. - 17:00. V. Pala Txapelketako finalak, Odietan. - 18:00. Beteranoen estropada. - 19:00. Etsita kale antzerkia, Trapu Zaharrak taldearekin. - 20:00. Boxeo jaialdia, Lubaki kiroldegian. - 20:15. Rockalean, Kofradian hasita. - 22:00. Oihan Vega, Amaiako plazan. Uztailak 1, igandea. - 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Artisau azoka, Eusebio Gurrutxaga plazan. - 12:30. Falcons de Villafranca kalejiran. - 19:30. Mariatxien kalejira. - 22:30. Mariatxien kontzertua, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide