San Pedro danborradak urtero Zumaiaren alde lan egin edo Zumaiaren izena munduan zehar zabaltzen lagundu duten herritarrak omentzen ditu, eta aurten
Elena Irureta aktore ezagunak izango du festei hasiera emateko ardura. Hain zuzen ere, danbor doinuak lagun, gaur, San Pedro bezpera, herriko bandera igoko du udaletxeko balkoian, 20:00etan.
Aktore aski ezaguna, pelikula eta telesail ugaritan parte hartu du Elena Iruretak.
Flores de otro mundo,
Te doy mis ojos,
La madre muerta edota
Aupa Etxebeste! filmetan parte hartu du Iruretak, baita
Bi eta bat,
Jaun ta jabe,
Periodistas edo
Alli abajo telesailetan ere. Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo egin du lan. Azken urte hauetan film laburretan ere parte hartu du.
Azken muxua filmean, adibidez, Telmo Irureta ilobarekin egin du lan.