Lau eta erdiko Gipuzkoako Pilota Txapelketaren finalak jokatu dituzte Larrañagak eta Juaristik

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 27a

Finalistak, Zumaian egindako sari-banaketan. (Gipuzkoa Pilota) Joan den asteburuan amaitu zen eskuz banakako lau eta erdiko Gipuzkoako Pilota Txapelketa, eta eskualdeko hainbat kirolari izan ziren finalisten artean. Jubenilen 1. mailan, Oier Larrañaga zumaiarrak Lazkaoko Lapkeko Baztarrikaren aurka jokatu zuen finala, eta 16 eta 22 galdu zuen norgehiagoka Larrañagak. Nagusien mailan, berriz, Alex Juaristi azkoitiarrak jokatu zuen finala, Donostiako Izurun pilota klubeko Bikuñaren aurka, eta 16 eta 22 galdu zuen azkoitiarrak. Joan den ostiralean jokatu zituzten Gipuzkoako Taxpelketaren finalak, Zumaian.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide