Gure Zirkuak, Aian egon ondoren, Zumaian geldialdia egingo du

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 25a

Aian uztailaren 5etik 8ra egongo da Gure Zirkua eta Zumaian uztailaren 12tik 15era

Gure Zirkua zirkuko euskal artisten topagunea lehen bira hastear da, bira Amezketan hasiko du (ekainaren 29an), eta, ondoren, Aian izango da uztailaren 5, 6, 7 eta 8an. Emanaldia adin guztietako ikus-entzuleentzako dela azaldu dute euskal zirkukoek. Akrobatak, magoak, trapezistak, eta beste hainbat disziplina desberdinetako hamar artista euskaldunek parte hartuko dute Gure Zirkuaren emanaldietan. Uda osoa egingo du Euskal Herrian barrena Gure Zirkuak. Hirugarren geldialdia Zumaian egingo du. Uztailaren 12tik 15era bitartean egongo da Zumaian. Honako ordutegietan izango dira emanaldiak: uztailaren 12an (osteguna), 19:00etan; uztailaren 13an, 19:00etan; uztailaren 14an (larunbata), 17:00etan eta 20:00etan; eta, uztailaren 15ean (igandea), 17:00etan. Zumaiako Gure Zirkuaren emanaldietarako sarrerak asteazkenean, ekainaren 27an, jarriko dituzte salgai ticketea.com atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide