Zumaiako parrokoaren aldeko hileta bihar izango da Oñatin, eta uztailaren 1ean meza Zumaian

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 22a

Mikel Biain Zumaiako erretorea atzo, osteguna, goizean hil zen auto istripuz

Mikel Biain Zumaiako Parrokoaren aldeko hileta elizkizuna bihar, larunbata, izango da Oñatiko parrokian, 11:00etan. Biain jatorriz Oñatikoa zen. Hiletara joateko autobusa antolatu dute Zumaian. Bihar 09:15ean irtengo du autobusak Zumaiatik, Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Uztailaren 1ean (igandea), berriz, Biainen oroimenezko meza izango da Zumaiako San Pedro parrokian. 11:00etan hasiko da meza eta elizkizuna Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak zuzenduko du. Mikel Biain 1974. urtean jaio zen Oñatin eta 2000. urtean apaiztu zen. Nafarroako Itza herrian izandako auto istripu batean zendu da 43 urterekin.  2016etik zen Zumaiako erretorea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide