Suaren bueltako festak

Urola Kostako Hitza 2018ko eka. 21a, 12:52

Urola Kostako hainbat tokitan sanjoanak ospatuko dituzte bihar hasita: Aiako Iturriotzen, Azpeitiko Oñatzen eta Urrestillan, Getariako Balentziagan eta Zarautzen Zelai Ondon.

San Joan egunaren bueltan Urola Kostako hainbat tokitan festak ospatuko dituzte: Aiako Iturriotzen, Azpeitiko Oñatzen eta Urrestillan, Getariako Balentziaga kalean eta Zarauzko Zelai Ondo auzoan. Suaren bueltan, ordea, herriz herri eta auzoz auzo hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbaterako, San Joan bezperarako. Sanjoanetako ekitaldiak joan den asteburuan hasi zituzten Urrestillan. Besteak beste, herri krosa, kantu-jira eta Urrestillako Jubilatuen Eguna ospatu zituzten. Bihartik eta asteartera bitartean berriro helduko diete urrestildarrek festei, eta jai giroak ez du etenik izango. Aurten, gainera, Urrestillako San Joan festetan irudi eta lelo berriarekin kamisetak estreinatu dituzte. Urrestillako festa batzordeak lehiaketa egin eta Maitane Diez urrestildarraren diseinua aukeratu zuten festetako kamisetarako. Gau luzeeneko festa da kamisetak daraman leloa. Festa batzordeak adierazi duenez,  sanjoanetan Urrestillan sortzen den giroa azaldu du Diezek bere proposamenean: "Urrestillako anagramaren irudia gogorarazi nahi duen proposamena da. Marrazkian, Urrestillak biltzen dituen festen esanahia islatu nahi izan du egileak. Herria edukiontzi baten modura ageri da, eta barnean zuhaitzaren eta suaren inguruan egun hauetan egosten den giro aparta azpimarratu nahi izan du". Batzordeak adierazi du epe luzerako diseinua izango dela hori, berrerabilpena sustatzeko. Zarautzen, Zelai Ondon jaiak Zarauzko Zelai Ondo auzoan ere festetako hainbat ekitaldi joan den asteburuan egin zituzten, baina festetan bete-betean gaur murgilduko dira. Larunbateko San Joan suaren inguruan ohar bat helarazi du Zelai Ondoko festa batzordeak. Adierazi du, segurtasun arrazoiengatik herritarrei sutara ezer botatzen ez dietela utziko,"erretako paperak suzko bola bilakatzen dira, eta ikusleengana hel daitezke". Sutan erretzeko materiala batzordeak berak bilduko duela azaldu du. SANJOANETAKO EGITARAUAK HERRIZ HERRI AIA Ekainak 23, larunbata. - 22:00. Plazan dantza eta sua. Dantzaldiaren ondoren, txokolatea bizkotxoekin. AIA-ITURRIOTZ AUZOA Ekainak 22, ostirala.    - 21:30. XXIII. Mus Txapelketa, Izurtzu erretegian. Izen.ematea 21:30ean da, eta bikoteko 30 euro ordaindu behar da. Txapelketa 22:00etan hasiko da. Ekainak 23, larunbata.  - 09:00. Baserri bisita, auzoko baserrietan zehar. - 22:30. Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria. Ekainak 24, igandea. - 10:30. Meza, umeen eta loreen bedeinkazioa. - Gero, herri kiroletan auzoko gazteak. Otaegi eta Alkizalete aizkolariak gazteekin batera. - Jarraian, Irazu eta Peñagarikano bertsolariak eta Tapia eta Leturia eta Elustondo anai-arrebak trikitilariekin. - Segidan, bazkaria. - 21:30. Erromeria Tapia eta Leturia eta Elustondo anai-arrebekin. Ekainak 25, astelehena.  - 10:30. Meza, ekaitzaren aurka eta auzoan hil direnen alde. - Ondoren, hamaiketakoa. AIZARNAZABAL Ekainak 23, larunbata.    - 22:00. San Joan sua piztuko da. Bakoitzak bere afaria eraman dezake, eta Guraso Elkarteak edaria jarriko du. - Ondoren, Alaitsu dantza taldearen dantza saioa. AZKOITIA Ekainak 23, larunbata.  - 19:30. Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldea eta Bizkargi dantza taldearen emanaldia. - 19:30. Bandaren kalejira. - 22:00. Balda Plazan,  sua piztea. Marea Urdinakoek piztuko dute. Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak, Parrokiko abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak parte hartuko dute. - Ondoren, Musika Eskolako dantza taldeak X. Zatoz Dantzara Balda Plazara emanaldia eskainiko du. AZPEITIA Ekainak 23, larunbata.  - 19:30. Herriko plazan afari-merienda egiteko aukera izango da. Herritarrek jatekoa eman beharko dute eta gune bat egokituko da jateko. Horrez gain, Añota Sagardotegiari esker txotxa ere izango da. -22:00. Antxieta Musika Eskolako ikasleek eta Kbeat musika taldeak girotuta San Joan sua herriko plazan. AZPEITIA- OÑATZ Ekainak 23, larunbata.      - 11:30. San Joan eguneko meza, Azpeitiko abesbatzarekin. - 12:00. Jubilatuen hamaiketakoa, trikitilariekin. - 20:30. Auzoko afaria. Ekainak 24, igandea.   - 12:00. Herri kirolak. - Egun osoan, trikitilariak. AZPEITIA- URRESTILLA Ekainak 22, ostirala. Gazte Eguna eta Sorgin Gaua.   - 19:00. Sorgin poteoa. - 19:30. Unidad Alavesa musika taldea. - 21:00. Gazte afaria. - 23:00. Kontzertuak: Willis Drummond eta Bad Sound System. Ekainak 23, larunbata. San Joan bezpera.      - 20:00. Poteo herrikoia. - 21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria. Ondoren, herri afaria. - 00:00. San Joan zuhaitzaren sartzea. - 00:30. San Joan sua piztu eta suaren inguruan dantzaldia. Ondoren, Laket taldearekin erromeria. Ekainak 24, igandea. San Joan eguna.    - 11:45. Azpeitiko Udal Musika Banda. - 13:00. Buruhandiak. - 17:30. Lore Kolore ipuin kontalaria. - Ondoren, merienda. - 20:15. AGL Saloiko dantza emanaldia. Ekainak 25, astelehena. San Joan Txiki.      - 12:30. Sagardoa dastatzeko. - 14:00-14:45. Mus txapelketarako izen-ematea. - 15:15. Mus txapelketa. - 16:00. Puzgarriak. - 17:30. Merienda. Ekainak 26, asteartea. San Joan Hirugarrena.      - 17:00. Umeentzako jolasak. - 18:30. Tortilla patata lehiaketa. - Ondoren, afari-merienda. - 21:00. Zuhaitzaren entierroa. BEIZAMA Ekainak 23, larunbata.      - 20:30. Afaria, Ostatu Zaharrean. - 22:00. San Joan sua, Hirusta kultur elkarteak antolatuta. GETARIA- BALENTZIAGA KALEA Ekainak 23, larunbata. - San Joan sutako jolasak, Balentziaga kalean, Urritza aisialdi elkartearekin. - 17:30. Txokolatada haur eta helduentzat. - 18:30. Haurrentzat ikuskizuna Aingeru Aramendirekin. - 19:00. Hirugihar pintxoak salgai. - 21:30. Danborrada, Getariako Musika Bandarekin. - Bukatzean, San Joan sua. - Jarraian, Aros DJa. Ekainak 24, igandea. - 11:00. Meza auzoko hildakoen alde. - 12:00. Txistorra ogitartekoak eta Julen Alonso eta Eva Astigarraga trikitilariak. - 12:30. Umeentzat jolasak, Urritzarekin. - 19:30. Danel Olano eta Feliz Zubia bertsolariak. - 20:30. Afari herrikoia. Menua: sardinak eta postrea, gainontzekoa norberak eraman dezake. - Ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria. ORIO Ekainak 23, larunbata.   - 21:30. Sorginak kalejiran aterako dira eta herritik buelta eman ondoren, kiroldegira joango dira. - 22:00. Arimak ikuskizuna egingo dute kiroldegian Harribil dantza taldearen eskutik. - 22:30. San Joan sua piztuko dute Anibarko Portuan. Ondoren, erromeria Bide Batez taldearekin. ZARAUTZ- ZELAI ONDO Ekainak 22, ostirala.     - 19:00. Txupinazoa, Zulaika botikaren ondoko biribilgunean. - 19:00. Gasolinazko autoak. Lasterketa-ikuskizuna, Zelai Ondoko pistan. -19:30- 22:30. Parrilada, bolatokian. Yon Figueroa abeslariak girotuko du. - 23:00. Erromeria Gozo-Gozo taldearekin, Zelai-Ondoko pistan. Ekainak 23, larunbata.   - 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak Zelai-Ondoko kaleetan zehar. - 11:30-14:00. Haurrentzako puzgarriak Zelai-Ondoko pistan. Eguraldi txarra bada, kiroldegian. - 11:30.  Zelai-Ondoko V. Tortilla Txapelketa eta marrazki txokoa. Bolatokiaren ondoan. - 12:00. Tortillak aurkezteko epea amaituko da. - 13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo-potea. - 15:30-17:30. Haurrentzako puzgarriak Zelai-Ondoko pistan. Eguraldi txarra bada, kiroldegian. - 17:00-20:00. Bolatokia eta toka zabalik egongo dira nahi dutenentzat. - 17:30. Zelai-Ondoko V. Auzo Krosa, Zulaika botikaren ondoko biribilgunean. Lau maila bereiziko dituzte. Izen-ematea 17:00etan. - Ondoren, Auzo Kroseko sari banaketa, eta jarraian, txokolate-jana (baita zeliakoentzat ere). Bolatoki ondoan. - 19:00. Apar festa, Zelai Ondoko pistan. - 19:30. Parrillada eta sardina-jana, bolatokian. - 21:30. Elektrotxarangarekin kalejira egingo dute San Joan sua egingo duten tokira. - 22:30. San Joan Sua, Antonio Aranzabal zenaren zelaian, Mitxelena kalean. Bertan emanaldia: Montetxio abesbatza, Jalgi dantza taldea, Alproja antzerki taldea, Goizeko Ihintza taldeko txistulariak, eta Zarauzko Txalaparta Eskolako irakasle eta ikasleekin. - 23:30. Elektrotxarangarekin itzulera bolatokira. - 00:00. Fan&Go taldearen kontzertua Zelai Ondoko pistan. Ekainak 24, igandea. - 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak, Zelai Ondoko kaleetan zehar. - 10:00. Zelai Ondoko V. Bola eta Toka Txapelketa, Andres Illarramendiren omenez. - 11:00. Haurren txokoa, bolatokiaren ondoan. - 11:30. Erakustaldia. Nor baino nor, Izeta harri-jasotzailearen eskolakoak eta ZKE-ko Halterofilia atalekoak. - 14:00. Zelai Ondoko V. Auzo Bazkaria, Eutsourrei taldearen eskutik. Zelai-Ondoko pistan. Eguraldi txarra bada, kiroldegian. Txartelak salgai: Iluntze, Trigal, Aritzbatalde eta Zelaitxon. ZESTOA Ekainak 23, larunbata.      - Egun osoan, IX. Ekainfest ospatuko dute. - 19:30. Parrilan egindako jakien pintxoak, udaletxe azpian. - 20:00. Herri afaria. - 22:15. San Joan sua. ZESTOA- ARROABEA Ekainak 23, larunbata.  - Iluntzean, sua piztuko dute. - 22:00. Arroabeko batukada taldea. ZESTOA-IRAETA Ekainak 23, larunbata.    - 16:30-20:00. Haurrentzako puzgarriak, sanjoanak ospatzeko eta udari hasiera emateko. ZUMAIA Ekainak 23, larunbata.      - 22:00. San Joan Gaua eta Ekhi Gaua. Sanjuaniturrin San Joan Gaua Musika Eskolako dantzari eta txistulariekin. Jarraian, Gernika parkean, Ekhi Gaua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide